XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zer egin nuan... kendu!
- Artu?
- Artu eta utzi nerea bere lekuan.

- Beraz len baiño gaizkiago gelditu ziñan?.

- Len baiño geizkigo, zillarrezakoa utzirik, urrezkoa artuta?.

- Berriz ere joan bearko dezu ba Don Maliziogana.

- Zer egitera? Berriz ere len agindu didana agindu dagidan, eta erlojo bat eraman ta bestea ekarri, erlojuaren pendola bezela beti atzera ta aurrera ibiltzera.

Ez, ez; eztegu monimento kontinoaren (movimiento continuo) bearrik.

- Beraz bakarrik joan bearko det nik?
- Bai, eta, ondo ibilli nai badezu, kontu mingañari: baraurik juan eta berriketa gutxi.

- Zer esan nai dezu orrekiñ?
- Ez aitatzeko ollar-konturik.

- Ez?
- Ez: bestela or ibilli bearko dezu monimento kontinoan; eta bidian kukurruku egiten badizu....

- O! Enuke nai.
- Ba... ez izan berritxu.